XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beste motatako kasuak aztertu ditu doktrinak. Alde batetik, menpeko sozietatea itxurazkoa baino ez deneko kasua, hau da, ondare eta jardueren benetako banaketarik ez denekoa, edo hirugarrenen aurrean sozietate biak enpresa bakar bat bezala agertzen direnekoa.
Beste aldetik, menpeko sozietateak bazkide bakar bateko sozietateak direneko kasua. Zenbait kasutan, auzitegiek eta doktrinak sozietate nagusia bazkide bakarra izateak erantzukizunaren mugapena apurtzen duela uste izan dute, nahiz eta, enpresa-errealitatea kontutan hartuz, oso irizpide formalista izan.
Gainera, jakina denez, sozietate nagusia eta menpeko sozietatearen artean bateraturiko zuzendaritza sortu bada, sozietate nagusiaren zuzendariak menpeko sozietatean sortutako kalteen erantzule izan daitezke eta, beraz, zeharbidez, sozietate nagusia bera ere.
Gainontzeko kasuetan, ene ustez, ulergaitza izango litzateke erantzukizun mugatuaren kontzeptua zalantzan jartzea. Ulergaitza eta, gainera, esan dugunez, ekonomi jarduerarako guztiz kaltegarria.
3.3. ENPRESA-TALDEAK ETA LEHIAKORTASUNAREN BABESPENALegezko doktrinak behin baino gehiagotan azpimarratu duenez, enpresa-taldeen aurrean Lehiakortasunaren Zuzenbidearen jarrera kontraesan nabarietan jausten da
Argi eta garbi gelditzen dira kontraesan horiek, alde batetik
Printzipioz, enpresa-talde baten barruan ez dago lekurik